2008-11-21

DIAGNOSTIKO EBALUAZIOA

Diagnostiko Ebaluazioaren prozesua martxan dago.
IVEI-ISEI web orrian gai honi buruz gune berri bat zabaldu dute prozesu honi buruzko informazio guztia batzeko. Hor topa ditzakezue behin-behineko agindua, oso interesgarria den Ebaluazio Diagnostikoa zer den eta 25 oinarrizko galdera informazio txosten bat, informazio triptikoa eta abendutik aurrera (¿?) item liberatuak.
Hona hemen aurkezpen bi: Alde batetik B06 Berritzeguneko aurkezpena eta bestetik beste berritzegune batekoa:

2008-11-06

IKASTUBE


Informazioa Ikastube.com irakaskuntzarako bideo bilduma da. Beraz, bertan topatuko dituzuen bideoek helburu didaktikoa dute. Irakasleek zein ikasleek egindakoak, bai unibertsitate mailan, baita eskola eta institutu mailan ere.

Ikastube.com 2007ko abenduaren 1ean sortu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka J. Palazio irakasleak. Espero dezagun probetxuzko ikusentzunezko materialak topa ditzazun, ikusiz ikastea efektiboagoa baita. Euskal Herriko ikastetxe edo ikastola bateko arduraduna bazara eta interesa baldin badaukazu ikusentzunezko ekaiak Ikastube.com bideotegian sartzeko, jarri harremanetan gure ikerkuntza taldearekin eta lagundu egingo dizugu nola edo hala. Pentsatu ikusentzunezko ekaiak edukitzeak banda zabaleraren eta disko gogorraren kontsumoa zeharo handitzen duela eta horrek Interneteko zerbitzari profesional baten mantenu gastuak sortzen dituela. Gure ikerkuntza taldekideak honakoak dira: Inmaculada Maiz, Carlos Castaño, Javier 'Malkavian' Ortega eta Gorka 'McPalas' Palazio. Talde honen kideak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako arduradunak diren Enrique Arce eta Angel Larrauri, Lamiako-Leioako Berritzegunekoak ere zuekin gara bideogintzan lehen urratsak ematen. Guztiok gaude zuei laguntzeko eta Hezkuntza 2.0 mugimendua sustatzeko. Zerbitzari honek GNU/Linux sistema eragilea dauka Apache, MySQL eta PHPrekin batera, hau da, LAMP teknologiaren menean dago.

PASATU IRAKASLE.NET-KO KONTUA BESTE POSTARA

Irakasle askok bi edo hiru korreo kontu ditugu eta zaila egiten zaigu denak begiratzen hastea web bidez, korreo bezero bakoitzaren kontuetan gogoratzeko egunero begiratzeko.
Hori dela eta askok korreo kontu bat izaten dugu, eta bertara bideratzen dira beste korreo kontuak.
Gure irakasle.net-ko kontua beste posta batean jartzeko ondorengo jarraibidea jarraitu beharko duzu:
IRAKASLE.NET kontuan ARAU bat sortu eta agindu nire irakasle.net kontura iritsitako mezuak bidaltzeko beste GMAIL kontura (edo beste batera); DERRIGORREZ ARAU hau EGITEKO INTERNET EXOLORER BIDEZ baliatu behar da, FIREFOX bidez ez da agertzen eta;

Azpiko grafikoan markatzen dira pausoak: ARAUAK // BERRIA // Arauari izena jarri // eta zein korreoetara bidali jasotako mezua; // Gorde kopia bat sarrera bandejan: markatzen bada irakasle.net kontua mezuaren kopia bat geratzen da; Markatu ezean mezua ez da geratzen sarrera bandejan;

Egilea: Gernika Berritzeguneko IKT aholkularia

2008-10-30

FORMAKUNTZA PORTALA MICROSOFT OFFICE-AN


     Microsoft Officek Formakuntza portal bat du, hor hainbat ikastaro osoak egin (eta deskartu) ditzakegu, baita mikroikastaroak ere daude. 
    Material hau oso interesgarria da Irakasleon 1.IKT profila lortzeko

MICROSOFT OFFICE


Microsoft Office WEB 2-0-ra pasatu da.
Orain nahiz eta Microsoft Office ez izan gure ordenagailuan, hainabat dokumento sor ditzakegu on-line. Informazio gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen

2008-10-20

MOODLE-ko adibideak


ARAGON EDUCA esteka honetan Moodle plataformarekin ikastetxe batek egindako ikastaro batzuk dituzue ikusgai, batzuek onartzen dute sarbidea gonbidatua izanik.

2008-10-06

BLOGEN ERABILERA HEZKUNTZAN

Bide asko daude zure irakas -prozesuan edubloga bat erabiltzeko, hona hemen 10 adibide hasteko:
1. Jarri materiala eta errekurtso hezigarriak
Interneta leku ezin hobea da material eta errekurtso ugari aurkitu, erabil eta jartzeko, horiek gure edublogean igo edo kopiatu ditzakegu (edo esteka batekin lotu) eta hala gure ikasleek eskuragarri izango dute edozein momentutan bai ikastetxetik bai etxetik eta garrantzitsua dena guk kudea dezakegu material hori pasahitzen bidez eta segurtasun neurriekin .
2. Proposatu on-line eztabaidaketak
Ikasleek irakasleak jarritako gai bati buruz idatz dezakete haien arteko eztabaidaketa sortuz.
3. Sortu klaseko edo ikasgaiko aldizkaria
Ikasleek gai konkretu bati buruzko aurkitutako albiste interesgarriak jar ditzakete blogean.
4. Aurreztu fotokopietan
Mezuak orrien bidez eman ordez erabili bloga hor idazteko eta gogorarazteko.
5. Jarri zuen ikasleak “blogging”
Bultzatu zuen ikasleei blogak sortzera eta atxekitu zure edublogean.
6. Elkartrukatu zure esperientzi hezigarriak beste irakasleekin.
Ez ahaztu web 2.0 ezaugarri garrantzitsuetako bat lan kolaboratiboetan datzala.
7. Osatu zure ekarpenak material multimediekin.
Klik batzurekin zure ekarpen estatikoak aberas daitezke soinu, bideo eta hainbat material interaktiboekin.
8. Antolatu, antolatu, antolatu
Zure bloga ikasleen agenda eskolarrean bihur daiteke.
9. Bultzatu feedback
Izan zure bloga eguneratua eta ez ahaztu erantzutea eginiko iruzkineei.
10. Sortu web gune bat erakargarri eta praktikoagoa.

¿Que son las competencias básicas?

Teniendo en cuenta que estamos peces muy peces en competencias ahí va un poco de teoría. Ihttp://es.wordpress.com/tag/orientacion-educativa/nteresante muy interesante

Blogak eta haien erabileraren onurak

irakasleon iritzi bat
Egilea: Ugarte eta Pederake

Bloggak Txatxi!

CURIOSIDADES MATEMÁTICAS

CURIODADES MATEMATICAS

Irakasgaia: MATEMATIKA
Maila:4.DBH
Hizkuntza:GAZTELANIA
Material mota: Jokoak
Egilea:Esti.

2008-09-28

08-09 FORMAKUNTZA PLANA

Hona hemen, gure ikastetxeko Formakuntza Plana IKT Proiektuan:
"Blogen sormena eta beraien erabilpen hezigarria"
Temarioa eta ikastaroaren sarrera. Ez ahaztu urriaren 6-an hasiko garela eta zuek erabaki zenuten moduan astelehenero 2 orduko saioak egiten.

2008-09-24

arthistoriaart: ARTE GRIEGO


Blog honetan 75 irudi sailkatuta agertzen dira . Merezi du ikusteak.
arthistoriaart: ARTE GRIEGO
MAILA: 2.BATXILERGOA
HIZUNTZA: GAZTELANIA
EGILEA:

2008-09-16

08-09 IKASTURTE BERRIA

Kaixo ikaskideok, aspaldian negoen ezer idatzi barik baina ikasturte berriarekin bat kristolako lana dator.

Nire lehenengo ekarpenean, klaustroan aipatutako IKT hobekuntzak gogoratuko ditut, gehienak aurreko ikasturteko IKT azken batzarkideek proposatu zituzten eta.




  1. Jarri intensitate erdiko gela Marrazketa gelan. (ordenagailua+kainoia+arbela zuria)

  2. Jarri liburutegian kendutako ordenagailua .

  3. Erosi Mediatekarako altzaria.

  4. Errebisatu eta jarri inprimagailuen konexioa eta tinta-kartutxoak.

  5. IKT Dinamizatzaileari ikastxean zeuden ordenagailu eramankorretik bat eman diote, baina konexio puntu libreak klaseetan baino ez daude.

  6. Eman IKT Dinamizatzaileari programak jaisteko baimena irakaslego ordenagailuetan, Matematika mintegikoan eta PDI gelakoan.

Honekin batera IKT Dinamizatzaileak (nik) zera proposatu zituen klaustroan:



  • Jarri klaustroko gai ordena guztietan "IKT Proiektuaren Berri"

  • Propsatu 08-09 ikasturterako Formakuntza Plana "Blogen sormena eta beraien erabilpen hezigarria" eta Berrikuntza Proiektua "Herramientas WEB 2.0 en el IES Burdinibarra"

  • Erosi "El Pais" egunkariko Cursos de Microsoft Windo

2008-06-25

Heziberri - Etorkizuneko Hezkuntza


Heziberri - Etorkizuneko Hezkuntza


Zer da Heziberri?
Euskadin hezkuntza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektu bat da (Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Innobasque eta Jakiunde).

2008-06-19

BLOGAK NOLA HORNITU (3. ATALA)

EGILEA: X.MENDEZ (Euskaljakintza blogetik hartuta)
Aurreko artikuluan blog bat sortzen irakatsi nizuen; oraingo honetan, berriz, nire asmoa irudiak, bideoak eta estekak nola txertatzen diren azaltzea da.










Hasteko, beraz, irudiak nola txertatzen diren ikasiko dugu. Hori munduko gauzarik errazenetakoa da, ez baitu inongo misteriorik. Hori esanda, egin beharreko gauza bakarra da gure gunera joan eta lehenengo artikulua idazteari ekin. Idatzi ondoren, guk nahi ditugun irudiak igotzeko, irudiak igotzeko botoia sakatu besterik ez dugu (ikus irudia). Hori egitean, leiho berri bat agertuko zaigu eta bertan irudiak igotzeko bi aukera ezberdin ditugula ikusiko dugu. Batetik, irudia gure ordenagailutik igotzeko aukera emango digu (add image from your computer). Igotzeko, ohiko prozedura erabiliko dugu (arakatu eta gure ordenagailuan dugun irudi bat hautatu). Bestetik, interneten aurkitutako irudi baten URLa sartu ahal izango dugu. Ohi bezala, interneten aurkitutako irudiaren helbidea kopiatu eta itsatsi egingo dugu. Azken aukera hau nahiko gomendagarria izan daiteke; izan ere, blog plataforma gehienek irudiak igotzeko muga jartzen baitute.










Aurreko hariari eutsiz, bideoak txertatzeko, bide bera jarraituko dugu. Bideoak txertatzeko botoia sakatuko dugu (ikus irudia) eta, berriz ere, leihotxo bat azalduko zaigu. Bertan, add a video to your blog post ikusiko dugu. Bloggerek, plataforma askok ez bezala, gure ordenagailutik bideo bat igotzeko aukera ematen digu (arakatu eta gure ordenagailutik bideo artxiboa hautatuz). Dena den, youtube bezalako guneetatik gure blogera bideo bat ekarri nahi badugu, plataforma gehienek bideo horren URL helbidea edo html etiketa eskatuko digute. Azken kasu honetan, html etiketa txertatzeko edit html botoiari emango diogu (testu editorearen goialdean gure kasuan) eta bertan itsatsiko dugu aldez aurretik lortutako etiketa. Nola lortzen da etiketa hau baina? Embed etiketa lortzeko (honela deitzen zaio), joan youtubera edo beste edozein bideo bilgunera eta, gainean klik eginez, nahi duzun bideoa hautatu. Behin hautatutako bideoaren orrian zaudela, eskuinean Embed atala ikusiko duzu. Kopiatu azpian azaltzen den etiketa eta, lehen esan dugun bezala, gure blogeko edit html atalean itsatsi. Kontuz! Ziurtatu etiketa osoa kopiatzen duzula; izan ere, ohikoa izaten da zatiren bat kopiatu gabe uztea etiketa oso luzea baita. Etiketa osoa kopiatu ezean, ez da bideoa ikusiko (Embed etiketaren itxura ikusi).
Gerta liteke gure blogeko memoria agortu nahi ez izatea gure argazki, irudi edota bideoekin. Kasu horretan, sarean zehar dauden doako bilguneetan gordetzea izaten da onena; izan ere, badira gune batzuk artxibo hauek igotzeko aukera ematen digutenak: divshare artxiboentzat, Flickr argazkientzat eta YouTube bideoentzat, esaterako. Hiru web hauek erabilienak dira eta doakoak. Honek ez du esan nahi beste mordo bat ez denik: metacafe, google video, myspacetv


Jarraian, estekak nola sartzen diren azalduko dizuet. Lehenengo bidalketan esan nizuen bezala, oso garrantzitsua da gure idatzietan beste blog edo webgunetara irakurlea bidaltzea esteken bidez. Hauek oso modu errazean sartzen dira. Ezer baino lehen, linkatu nahi dugun hitza edo esaldia hautatuko dugu eta, link botoia sakatu ondoren (ikus irudia), irekiko zaigun leihotxoan estekatu nahi dugun webgunearen helbidea idatziko dugu. Listo!
Une honetan, prest gaude gure artikulua argitaratzeko. Idatzi dugu eta idatzitakoa irudiez apaindu dugu. Horretaz gain, bideo ikusgarriren bat txertatu dugu eta, informazio gehigarria emateko, esteka interesgarriak ipini ditugu. Amaitzeko, idatzitakoa argitaratuko dugu publish post botoi laranja sakatuz. Horraino dena ondo, ezta? Baina argitaratu ondoren, jakin-mina pitz dakiguke. Irakurleak ditugu? Nondik datoz? Zertara? Nola jakin? Hori hurrengorako utziko dugu…

2008-05-18

2008-05-06

HEZKUNTZAKO OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Objetivos de este blog « Nosotros Competentes/Nosaltres Competents

Blog honen egileek (hezkuntzako aditu batzuk) sakabanatuta dagoen konpetentziei buruzko informazioa bildu nahi dute irakasleon lan kolaboratiboa bultzatuz. Benetan pena merezi du bistazo bat ematea.

2008-04-25

BLOG BAT NOLA SORTU. 2.ATALA









Aurreko saioan, blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den adierazi nuen azaletik. Oraingo bidalketa honetan, blog bat nola sortzen den azaltzen saiatuko naiz.
Hasteko, nik hautatuko dudan doaneko blog sortzailean, Blogger izenekoan, alegia, blog bat sortzen irakatsiko dizuet. Lehenengo artikuluan esan nizuen bezala, beste blog eratzaile gehiago badira (ordaintzekoak zein doanekoak) baina nik Googlerena erabiliko dut.
Beno, bada, sarrera gutxiago eta sar gaitezen saltsan! Lehenik eta behin, bitakora sortu ahal izateko, Bloggereko orrialdera jo beharko dugu. Pantailan zenbait atal azalduko da:
  • Acceder (bloga dagoeneko sortua dutenentzat sarrera),
  • Lenguaje (zoritxarrez ez dago oraindik euskaraz),
  • visita rápida (bloga sortzen laguntzeko azalpen laburra)… Guk bloga sortu nahi dugunez,
  • Crear tu blog ahora ipintzen duen gezi laranjan klikatuko dugu. Ondoren, Blogger sistemak 1go urratsera bidaliko gaitu.



Bloga sortu; 1go urratsa
Bertan, hainbat informazio bete dezagun eskatuko digu. Eskatutako informazioa, gure bloga eratzeko izango dena, lauki zurietan bete beharko dugu. Lehenengo bi ataletan, gure helbide elektronikoa ipiniko dugu. Ez dago esan beharrik benetakoa izan behar duela. Gure helbidea bi aldiz idatzi ondoren, pasahitza jarri beharko dugu kanpoko batek gure bloga eralda ez dezan. Horretarako izango dira hurrengo bi koadrotxoak. Ipin ezazu erraz gogoratuko duzun eta gutxienez zortzi karaktere dituen pasahitz bat. Hurrengo laukian, display name, zure idatzietan azalduko den egilearen izena ezarri beharko duzu. Azkeneko bi urratsak sistemak segurtasuna dela eta erabiltzen ditu, hau da, Bloggereko sistemak erabiltzailea robot bat ez dela ziurtatzeko erabiltzen duen segurtasun sistema bat da. Hori dela eta, eskatzen zaiguna bete beharko dugu. Verifica palabra eskatzen duen horretan, laukitxoaren gainean azaltzen diren hizkiak laukitxoan kopiatu beharko ditugu. Azkenik, Acceptance of Terms delakoari baiezkoa eman beharko diogu erabilera baldintzak onartzen ditugula adierazteko. Eskatzen diguten oro bete ondoren, continuar botoia sakatu.
2. urratsa
Bigarren pausoan, bi gauzatxo baino ez dira eskatzen. Lehenengo laukian, gure blogaren izena idatzi beharko dugu. Kontuan izan izen hau nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugula; beraz, lasai horrekin. Bigarren laukian, gure blogak izango duen helbidearen zati bat idatzi beharko dugu, hasiera, hain zuzen. Bigarren zatia blogspot.com izango da (http://gurehautaketa.blogspot.com).
Urrats hau oso garrantzitsua da; izan ere, hautatzen dugun helbidea aldaezina izaten da plataforma gehienetan eta hemen ipintzen duguna behin betiko geldituko da (blog plataforma ezberdinen arabera).





3. urratsa
Azken urratsa itxura hautatzea izango da. Txantiloi ezberdinak eskaintzen dira eta guk horietatik bat hautatu beharko dugu. Urrats hau ez da behin betikoa, nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugu; beraz, ez dugu zertan arduratu. Behin gustuko txantiloia hautatuta, amaiera botoia klikatuko dugu (berriz ere gezi laranja). Horren ondoren, mezu bat azalduko zaigu bloga ondo sortu dugula esanez. Azkenik, azpian azaltzen den azken gezi laranja sakatuta, gure blog berrira joango gara.

Blogaren kudeaketa
Urrats guztiak ondo eman baditugu, gure gunera sartuko gara zuzenean. Gunean sartuta gaudela, argitaratzen hasi aurretik, konfigurazio atalera (settings) joko dugu. Bertan, hainbat aldaketa egingo dugu:
Iruzkin atalera joan (comments) eta iruzkinak edonork egin ditzakeela ipini (Who can comment? Anyone); horrela, edonork iruzkina uzteko aukera izango du (hori bada guk nahi duguna, noski).
Izango ditugun iruzkinak errazago irakur ahal izateko, atal horretan bertan baina beheraxeago dagoen comment notification atelera joko dugu. Iruzkinerako notifikazio helbidea eskatzen duen lekuan, gure e-posta ezarriko dugu. Honela, iruzkin bat izan bezain laster, gure postan ohar bat jasoko dugu; hau da, izan ditzakegun iruzkinen berri izango dugu blogean sartu gabe.
Aldaketak egin ostean, beti aldaketak gorde; horretarako, gorde aldaketak edo save settings botoia sakatu.
Urrats hauek jarraitzen badituzue, aukera mordo bat gehiago daudela ikusiko duzue. Dena den, horiek pixkanaka saltseatuz ikasi ahal izango ditugu.
Bukatzeko, idazketa atalera joan (posting) eta, nahi izanez gero, zuen lehen artikulua idazten has zaitezkete (create). Ez dago esan beharrik hauxe dela blog batek eskaintzen duen aukerarik interesgarriena. Bloggerek, eta gaur egun edozein blog plataformak, testu editore erraza erabiltzen du eta, ondorioz, ez dago arazo handirik bertan idazteko. Idatzia argitaratzeko, klikatu publish post. Ikusten duzuen legez, ez dauka misterio handirik; beraz, gure kontura aukera ezberdinak arakatzen joan gaitezke.
Hurrengo artikuluan, irudiak, bideoak, eta estekak nola txertatzen diren erakutsiko dizuet (edo, behintzat, saiatuko naiz). Baina hori hurrengo batean!

ZER DA eTwinning - Hermanamientos escolares virtuales en Europa




Esteka honen bidez ikastetxeen arteko lan birtualak nola egiten diren azaltzen du.

2008-04-16

BURDINIBARRA BHI-KO IKT PLAN OROKORRA

Hemen dituzue gure ikastetxeko 07-08 IKT-ri buruzko ikasturteko plana eta hiru urtetarakoa.
Read this doc on Scribd: BURDINIBARRA BHI IKT PLAN OROKORRA

IKT IRAKASLEON PROFILAK

Ikastetxeak IKT Heldutasun Mailak lortzeko irakasleek IKT-profila batzuk lortu behar dutuzte aurretik, hemen dituzue profila motak eta Ikastetxeak Heldutasun Mailak lortzeko beharreko irakasleon profilak

Read this doc on Scribd: IRAKASLEON IKT PROFILAK

2008-04-15

IKASTETXEEK LORTU BEHARREKO IKT-HELDUTASUN MAILAK

Hemen dituzue Ikastetxeek IKT Ziurtagiriak lortzeko lortu behar diren Heldutasun Mailak IKT-an:
Read this doc on Scribd: HELDUTASUN MAILAK

IKT PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Hemen duzue laburbilduta Burdinibarrako BHI-ko IKT Proiektuaren aurkezpena.
Read this doc on Scribd: AURKEZPENA ikt proiektua

2008-04-11

ZER DIRA BLOGAK? 1.ATALA

EGILEA: X.MENDEZ (EUSKALKAJINTZA BLOGETIK HARTUTA)

Gaur egun, Interneten erabileraren gehikuntzarekin batera, blogak gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari dira. Baina zer dira blogak? Nork erabil ditzake? Zertarako balio dute? Erraz sor al daitezke? Oraindik gai honi buruz ez dakienik badagoenez, artikulu ezberdinetan ezinbestekoa den informazioa biltzea otu zait.
Hasteko, bloga zer den azalduko dut. Blog edo weblog bat anotazio edo artikulu publikoak idazteko Interneteko gune bat da. Bertan, egileak gustuko dituen gertakizunez edo edozein gauzaz idazten du, ondoren, hauek bere blogean artikulu moduan argitaratuz. Gero, edonork izango du ekarpen (post) hau irakurtzeko aukera. Nornahik sor eta erabil ditzake blog edo koaderno bitakora hauek, ez baitira arlo profesionalera mugatzen. Esan beharra dago blog gehienak pertsonalak izaten direla, egile bakar batek idatzitakoak, alegia. Baina badira baita komunitatean idatzitakoak ere, euskaljakintza bloga, adibidez, non pertsona talde batek blog berean denetariko artikuluak idazten dituen. Edozein gairi buruz idatz daiteke, askatasun osoz; hori bai, beti errespetuz jokatu behar da irainak saihestuz eta ikuspuntu guztiak errespetatuz.
Baina zer gertatzen da idatzi eta gero? Hor bukatzen al da dena? Ez, ez da hor amaitzen gauza. Alde batetik, blogek duten ezaugarri garrantzitsuenetako bat idatzitakoa kronologikoki azaltzen dela da. Egileak idazten dituen artikuluak hurrenkera jakin batean argitaratzen dira, hots, gaurkoa atzokoaren aurretik agertzen da. Hori gutxi izango balitz, iruzkinak uzteko aukera ere ematen dute. Honela, egilearen iritzia sarean dauden irakurleekin batera partekatzen da. Ez hori bakarrik, idatzitakoak garrantzi handia har dezake Zabaldu, Meneame edo halako lekutan azalduz gero (erreakzio nuklear batean antzera gertatzen baita). Beraz, argitaratzea ez da amaiera; aitzitik, hasiera baino ez da.
Bestetik, blogetan irudiak, soinua eta bideoak txertatzeko aukera dago. Nire ustez, multimedia baliabideak ezartzea garrantzitsua da irakurlearen arreta mantenduko badugu, beti ikusgarriago baita testu bat argazkiz eta holakoz apaintzea idatzi soila ikustea baino. Dena den, arrakasta handiena lortzeko modurik eraginkorrena estekak dira. Zerbait idazten denean, emandako informazioari eusteko edota informazio osagarria eskuratzeko beste blogetara zuzen daiteke irakurlea. Honela, beste blogetako egileak zure blogera esteka ezarri eta norberaren webloga sarean zabaltzea lortzen da. Azken finean, artikulu bat idazten denean, norberaren jakituria besteengan helaraztea eta hedatzea da helburu nagusiena; hau da, zuk dakizun gaiez besteei ondo etor dakiekeen ekarpen txiki bat egitea.
Azkenik, nola lortzen diren azalduko dizuet. Blog sortzaile gehienak (blogger, worpress, blogak, blogari, mundua, nireblog…) doakoak dira
Badira, ordea, ordaindu behar direnak ere (TypePad, esaterako).

Amaitzeko, esan beharra dago, blog bat sortzea oso erraza bada ere, mantentzea ez dela hain samurra. Beraz, ezinbestekoa da blog bat aktiboa izan dadin jarraitu beharreko urratsak ezagutzea:

  • Ez utzi denbora gehiegi argitaratu gabe; hau da, maiz idatzi.
  • Beste blogetarako estekak ezarri.
  • Gai interesgarriez idatzi.
  • Ororen gainetik ez idatzi gezurrik, izen txarra hartzen baita.
  • Besteen eskura ipini zure ezagutza, ez gorde zuretzat bakarrik.


Gaurkoan, blog bat zer den azaltzen saiatu naiz. Hurrengoan, plataforma zehatz bat hautatu eta bertan blog bat sortzeko argibideak emango ditut.

2008-04-08

VLC PLAYER: BIDEOAK IKUSTEKO DOHAINIK DEN ERREPRODUKTORIK ONENA

VLC Media Player reproduce casi cualquier formato de audio y vídeo. Seguramente esta capacidad sea la razón por la que millones de usuarios lo consideran el mejor.

La compatibilidad con todo tipo de archivos multimedia se debe a que el programa trae su propio paquete de códecs. De esta manera, VLC no depende de los que tengamos instalados en Windows.

La interfaz de VLC no tiene secretos ni siquiera para los usuarios nóveles. Se maneja con gran facilidad. A pesar de esto, también cuenta con opciones avanzadas como el cliente - servicio de streaming para enviar una señal de vídeo por Internet.

A lo largo de su desarrollo, el programa se ha ido especializando en la reproducción de vídeo. Esto se nota claramente en las posibilidades de añadir subtítulos y manejar varias pistas de audio asociadas a una película.

Otro aspecto que hace decantarse a muchos usuarios por VLC es la capacidad para abrir vídeos incompletos descargados a través de eMule.

VLC Media Player soporta los siguientes formatos:

Formatos legíbles [editar]VLC media player puede leer multitud de archivos dependiendo del sistema operativo

Programa jaisteko:

http://www.videolan.org/vlc/

http://vlc-media-player.softonic.com/

http://vlc-media-player.uptodown.com/

2008-04-05

IKT OINARRIZKO GAITASUNEN PROFILA

Hemen duzue eskuragarri ESI enpresak aurkeztutako IKT-en oinarrizko gaitasunen profila,guk irakasleok lortzen saiatu behar ditugunak.
Read this doc on Scribd: ikt-en oinarrizko gaitasunen profila

2008-04-04

ARGAZKI ETA BIDEO DIGITALA


Egileak: Victor Bermejo eta Jose mari de Juan
Web gune hau egiteko Elkarrekin-ek eskaintzen duen web-ak sortzeko tresna erabili dute eta EZ AHAZTU plataforma hori gure eskuetan dago izena eman baino ez dugu egin behar.
ARGAZKI ETA BIDEO DIGITALA


ARGAZKI ETA BIDEO DIGITALAREN ERABILPENA IKASTETXEETAN

Bideo hezigarriak dira Hezkuntza erabiltzen diren bideoak edota hezkuntzarako baliagarriak izan daitezkeen ikus-entzunezko baliabideak.
Esanahi honen barruan sartzen dira hezkuntzarako bereziki sortutako bideoak, eta beste ikus-entzunezko materialak edo bideoak, heziketa prozesurako baliagarriak izan daitezkeenak, zein nahiz eta beren hasierako helburua ez zen hezkuntzan erabiltzea.
Hezkuntzarako pedagogi aukerak eta bideoaren abantailak:

Sormena eta produkzioaren tresna.
Errealitatearen azterketarako tresna.
Psikodidaktikaren ikerketarako baliabidea.
Laborategiko prozesuen ikerketarako tresna.
Informazioaren igorlea edota transmititzailea.
Motibatzeko tresna.
Ikasleengandik ezagueraren tresna.
Ikasleek lortutako abileziak eta ezaguerak ebaluatzeko tresna.
Irakasleriaren formatzeko eta hobekuntzarako tresna hezkuntzako estrategietan.
Irakasleriaren formatzeko eta hobekuntzarako tresna ezagueraren edukietan
Ikasleen komunikazioaren alfabetatzerako tresna.

2008-04-03

ZER DA PODCAST?


Soinuen bildumak egiten duten helbideak dira. Leku hauetan nahi duzun soinu mota gorde eta zabaldu dezakezu zure blogan itsatsiz. Adibidez literatur-testuen grabazioak egin, azalpenen bat edo bestelako soinuak sortu eta bertan jarri. Adibide batzuk:Pako´s podcast, bilbotarren txisteak , musikak, Atxaga, e.a....


Guk egindako soinu bildumak ondoko webean gorde daitezke:
http://www.podomatic.com/ (web hau youtube bezalakoa da baina audio fitxeroekin).
Audio fitxeroak editatzeko eta aldatzeko Audacity programa erabil dezakegu, hemen dituzue programa honen tutorial batzuk



2008-03-29

ZER DA WIKIA?

Wikipedia oso ezaguna da guztiontzat, baina badakizue guztiok sor dezakegula wiki bat? Gure ikasleekin lan egiteko oso baliagarria izan daiteke. Ikusi ondoko aurkezpena.


ZER DA WEB 2.0 ?

Ziur nago azken bolada honetan, web 2.0 irakurri duzuela nahiz eta zehatz mehatz zer den ez jakin. Bideo hau ikusi ostean argiago geratuko da, hori espero dut behintzat


2008-03-12

las bondades del podcast un caso particular

Es una reflexión sobre el tratamiento a la diversidad utilizando las nuevas tecnologías en alumnado que podemos encontrar en nuestras aulas.Para ver la información pinchar aquí http://apiedeaula.blogspot.com/2008/02/las-bondades-del-podcast-un-caso.html
Mila orientadora

2008-03-11

RSS-ren GIDA ERREZA

HELBIDEA:Guia facil del RSS
EGILEAK: Esta Web ha sido creada como práctica de la asignatura Sistemas Avanzados de Recuperación de Información (SARI) impartida en el 2º curso de Documentación de la Universidad Carlos III de Madrid.

Gero eta gehiago web guneak edota blogak bisitatzean RSS ikonoa ikusten dugu, zertarako balio den oso ondo ezagutzen ez dugularik. Jakinaren mina baduzue hemen duzue ikastaro txiki bat jakiteko ZER den, ZERTARAKO den, NOLA erabiltzen den, NOLA sortu,...
Gure blogetan jartzen saiatuko naiz. Noski ikastaroa irakurri ostean (oso laburra da)

PowerPoint IKASTAROA


HELBIDEA:Curso de PowerPoint (en www.educahistoria.com)
EGILEA: Ikastaro honen egilea Javier Osset da

El profesor Javier Osset (coordinador de Educahistoria) presenta un curso para aprender a manejar Power Point.
Powerpoint es un programa diseñado para crear presentaciones con diapositivas generadas en el ordenador. Su filosofía es equivalente al antiguo “diaporama” con diapositivas y audio o a una presentación con transparencias.
Aunque existen otras aplicaciones más completas y potentes en el mercado (Director, Flash, Authorware, Mediator,...) para la realización de presentaciones interactivas, las ventajas de PowerPoint residen fundamentalmente en su integración en la suite de Microsoft Office y su facilidad de uso, manejo y aprendizaje. Esto supone una ventaja añadida ya que su integración con otros programas de Microsoft es muy alta, de modo que es fácil trabajar textos en Word y luego incluirlos en PowerPoint. Powerpoint permite incluir los siguientes "media": IMAGEN, AUDIO, VÍDEO, ANIMACIONES, HIPERVÍNCULOS,...
Su aplicación en el aula nos permite realizar presentaciones de unidades didácticas o temas en un soporte gráfico y dinámico.
En el Curso se explica, primero, sus funcionalidades básicas, botones, menús interactivos, paneles, en resumen, lo que el usuario se encuentra en pantalla al iniciar Power Point por primera vez.En los siguientes capítulos se enseña a diseñar una presentación, desde un documento en blanco, a partir de una plantilla prediseñada o siguiendo los pasos que nos indica el asistente.Más adelante podremos insertar texto, imágenes, sonido, etc, animar los distintos elementos de la presentación y elaborar transiciones entre las diferentes diapositivas.Por último podemos aprender distintos modos de guardar una presentación y también como imprimirla.La navegación por el curso es muy sencilla, comenzando por la pantalla de bienvenida se puede avanzar o retroceder por las distintas páginas del curso gracias a los botones de navegación situados al final de cada página. Si queremos saltar algún capítulo podemos ir a inicio y seleccionar el capítulo deseado, aunque se recomienda una navegación lineal.Consideramos que este es un programa verdaderamente útil para el profesor de Ciencias Sociales, fácil de aprender y de utilizar, que permite al profesorado la elaboración de guiones o presentaciones que puede proyectar en el aula con la ayuda de un proyector de video.Esperamos que este curso sea de utilidad a todos los profesores interesados en la aplicación de las nuevas tecnologías a la didáctica de la enseñanza-aprendizaje.Para acceder al curso completo haz click aquí

Curso de Nuevas Tecnologías para Profesorado de Ciencias Sociales


HELBIDEA: educahistoria.com - Curso de Nuevas Tecnologías para Profesorado de Ciencias Sociales
EGILEA: Ikastaro honen egilea Fulgencio Murcia Belmonte.

Gizarte Zientzietako irakasleentzako zuzenduta egon arren oso interesgarria da guztiontzat eta IKT-ko errekurtsoak gure ikasgaietan integratzeko adibide interesgarriak daude.
Ondoan duzue ikastaro honen argibideak:

"Os presentamos una excelente iniciativa del profesor Fulgencio Murcia Belmonte. Es un Curso de Nuevas Tecnologías para Profesorado de Ciencias Sociales . La gran ventaja de este curso es que está especialmente diseñado para profesores de Ciencias Sociales, es decir, que va mucho más allá delas generalizaciones que la mayoría de los cursos sobre el tema TIC y se centra en el trabajo de herramientas especialmente útiles en nuestra especialidad, la pizarra digital, linéas de tiempo, gráficos geográficos, etc.

El curso se divide en tres bloques diferenciados:

BLOQUE I (de iniciación):
En este bloque se nos hacen tres propuestas:

Primera Propuesta: Tratando la información
Segunda Propuesta: Actividades en la Red
Tercera Propuesta: Investigación guiada en la WWW

BLOQUE I (crear materiales educativos):
En este bloque se nos hacen cinco propuestas:

Cuarta Propuesta: Publicar en Internet
Quinta Propuesta: Gráficas I: Climogramas y Pirámides
Sexta Propuesta: Gráficas II: Mapas y Líneas del Tiempo
Séptima Propuesta: La Pizarra Digital
Octava Propuesta: Autoevaluación on-line

BLOQUE III (cooperar para aprender):
En este bloque Fulgencio nos hace dos propuestas:

Novena Propuesta: Nuevas Formas de Aprender
Décima Propuesta: Aprender Juntos y Conectados"

2008-03-05

TALDE BATEN EBALUAKETAKO NOTAK NOLA INPRIMATU

Bideo honen bidez, tutoreek ebaluaketaren emaitzak inprimitzeko zer egin behar duten azalduko dut:
1) "Notak" programaren gainean klikatu.
2) Bilatu zure izena eta idatzi pasahitza.
3) "Ver notas de" laukitxoan zure talde-tutoretza bilatu.
4) "Evaluacion" laukitxoan aukeratu dagokion ebaluaketa.
5) "Boletines-Sesion de evaluacion" laukitxoan klikatu eta leiho berri bat agertuko da.
6) Aukeratu "solo esta evaluación" eta klikatu "sesion evaluacion"-ren gainean, leiho berri bat agertuko da non inprimatzeko aukera emango digun, baieztatu eta atezaintzaren inprimagailutik aterako da taldearen emaitzaren txantiloia.
Oharra: Aurretik atezaintzaren inprimagailua predeterminatua izan behar duzue.
Bideoa serbidorearen "informazio orokorra" karpetan duzue.

2008-02-29

NOLA JARRI HASIERA ORRIA GURE NABIGATZAILEAN

Nola ezarri Hasiera-Orria:


  • Nabigatzailea ireki.


  • Explorer. Sakatu menuan: Tresnak > Interneteko aukerak > Orokorra solapa, bertako Hasiera Orria atalean, URL helbidea jartzen duen tokian idatzi aukeratu duzun orrialdearen helbidea eta Ados klikatu.


  • Firefox. Menuan hautatu Tresnak > Aukerak... > Orokorra, Hasiera Orria-ren eremuan, Kokapena(k) kutxan, idatzi aukeratutako orriaren helbidea eta sakatu Ados.



  • Emaitza konprobatzeko, Hasiera (edo Inicio) ikonoa sakatuz aukeratutako web-orria agertuko da.

2008-02-27

PROGRAMAS NECESARIOS PARA ABRIR ARCHIVOS DE DIFERENTES EXTENSIONES

FORMATO TECNICO: APLICACIONES
EXTENSIONES POSIBLES:
* Exe
Es auto ejecutable no requiere de ningún programa para su visualización.
* Pdf
Requiere un programa tipo Acrobat Reader. Se descarga gratuitamente de la siguiente dirección: (http://www.adobe.es/products/acrobat/readstep2.html)
* Zip
Requiere un programa compresor-descompresor tipo Winzip para extraer los ficheros incluidos dentro de paquete “zip”. Una versión muy funcional del programa se descarga gratuitamente de la siguiente dirección:
http://www.winzip.com/downwz.htm
* Swf
Requieren del Reproductor de Macromedia Shockwave Player, en general se incluye en todos los navegadores, pero será necesario verificarlo o descargarlo:
http://sdc.shockwave.com/shockwave/download/


FORMATO TECNICO: Texto
EXTENSIONES POSIBLES
* Doc
Requiere del Programas de edición de texto, si bien es originario del Microsoft Word, existen otros programas que pueden leerlos como Wordperfect de Coreldraw, Writer del paquete de ofimática Open office, entre otros.
* Txt
Se abre con el bloc de notas incluido en todas las versiones de Windows y con todo tipo de editores de texto
* Html
Requiere de un programa navegador web: Explorer, Firefox, Opera, entre otros.


FORMATO TECNICO:Imagen
EXTENSIONES POSIBLES
* Jpg / gif/ bmp/ tiff
Requieren de un programa de edición de imágenes o un sencillo visualizador. Entre estos últimos recomendamos el “Irfanview” que puede descargarse gratuitamente de: http://www.irfanview.com/ . El programa permite además realizar capturas de pantalla de forma muy sencilla.

FORMATO TECNICO: Audio
EXTENSIONES POSIBLES
* wav / midi / mp3
Son formatos genéricos que pueden abrirse en cualquier reproductor de audio
* Ra / rmm// am /au
Se abren con el reproductor Real Media. Se puede descargar una versión gratuita de: http://www.real.com/player
* Wma / wmv / asf
Se abre con el reproductor Windows Media Player y otros reproductores multimedia.


FORMATO TECNICO: Video
EXTENSIONES POSIBLES
* Mpeg / mpg / mp1 / mp2
Archivos de película que se abren con Windows Media Player y otros reproductores. (http://windowsmedia.com/download)
* Mov
Archivos de video de Quicktime. Se puede descargar una versión gratuita del reproductor para Windows o Mac en: http://www.apple.com/quicktime/download/
* Avi
Archivos de Video de windows se abre con cualquiera de los reproductores de video mencionados.
* Divx
Existen diversos programas que permiten visualizar películas en este formato. Uno de ellos que se descarga gratuitamente: http://www.divx.com/divx/play/download/

ORDENAGAILUETAN EGON BEHARREKO PLUGIN-AK

Ikastetxetako ordenagailuetan ondoko pluginak egon beharko dira, (Alboan dituzue helbidea zuen etxeko ordenagailuetan jaisteko nahi izanez ez gero):

Flash Plug-In
http://www.macromedia.com/downloads/

Shockwave Plug-In
http://www.macromedia.com/downloads/

Windows Media Player
http://www.microsoft.com/downloads/search.aspx?displaylang=en&categoryid=4

Adobe Acrobat Reader
http://www.adobe.com

Apple QuickTime
http://www.apple.com/quicktime/

Java Runtime Environment
http://www.java.com/en/download/manual.jsp

Real Media Player
http://www.real.com

2008-02-22

ESKOLA-MAPA

Ikastetxeak eta Ikasketak - Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.net

Goiko esteka erabiliz, HezkuntzaSarrera orokorraren web-ean Mapa eskolarrari buruzko informazioa jaso dezakezue.

ESKOLA MAPARI BURUZKO TXOSTENA-n ondoko atalak aurki ditzakezue:
*
*Arabako Eskola-Mapa
*Bizkako Eskola-Mapa
*Gipuzkoako Eskola-Mapa
*Beste irakaskuntzak
*Ikastetxeak aukeratzeko arrazoiak
*Ikastetxeen etorkizuna

2008-02-19

BURDINIBARRA BHI-ko IKT AZPIEGITURA

BURDINIBARRA BHI-ko IKT ANTOLAKUNTZA/INBENTARIOA


Gure ikastetxean baliabide informatiko guztiak Premia sarean integratzen dira, gela arrunta guztietan Premiako sare-puntua izanik.
Ikasturte osorako gela hauen ordutegiak kokatzen dira irakasle gelan erreseba egiteko.
Ikasturte hasieratik klase ordu batzuk finkatuta daude (informatikakoak eta irakasle batzuek eskatzen dituztenak haien ikasgaiak emateko), geratzen diren ordu libreak betetzen dira irakasleen beharren arabera.
Hauexek dira ditugun Informatika gelak:
  • 2 informatika gela U-eran antolatuta:
    * 103 gela:
    12 ordenagailu (7 P-III + 5 P-IV)
    2 inprimagailu (tinta)
    * 313 gela:
    11 ordenagailu (11 P-IV)
    2 inprimagailu
  • Liburutegia, gela honek bi zati nagusi ditu eta beharren arabera erdibiditu daiteke bi geletan. Gehienetan Talde- lanerako gela da.
    * 101gela: U-eran antolatuta
    6 ordenagailu ( P-III)
    1 inprimagailu
    * 102 gela: Talde-lanerako gela
    2 ordenagailu (P-IV)
  • Hizkuntza gela:Talde lanerako gela
    * 303 gela:
    4 ordenagailu (2 P-III+2 P-IV)
    1 TV
    1DVD+1 VHS
  • Ikus-entzunezko gela: Arbela Digitaleko Gela
    * 312 gela:
    1 ordenagailu (P-IV)
    1 Proiektagailu finkoa
    1 Pantaila
    1 TV
    1 DVD+1 VHS
  • Arbela Digitala Interaktiboa
    * 308 gela:
    1 ordenagailu (P-IV)
    1 Proiektagailu finkoa
    1 Pantaila interaktiboa: Smart
    Iaz "Proyecto Pizarra" izeneko proiektu batean sartu ginen "Fundación Smart"-en eskuz, pentsatuz pantaila interaktibo bat opari gisa emango zigutelakoan, baina ustelak ustel. Formakuntza eta Berrikuntza proiektu bat martxan genuenez gure kabuz erostea erabaki genuen eta egia esateko irakasleen artean bultzatzaile proiektu bat bihurtu zen, aurten formakuntza programan berriz sartu dut irakasleen nahia ikusita.
    Zer esanik ez, irakasle-gela eta mintegiak ere nahiko ondo hornituta daudela:
  • Irakasle-gela: 3 ord+ 1inp+1 inp sarean+ 2 skaner
  • Mintegiak: 6 ord+ 1 inp
  • AMPA: 1 ord+1inp
  • Zuzendaritza: 4 ord+4 inp+1 skaner
  • Laborategiak: 2 ord
  • Atezaintza: 1 ord+1inp+1 fotokop+1 fotokop sarean
  • Idazkaritza: Serbidorea+3 ord+3 inp
    Horretaz aparte:
    2 web cam
    3 ordenagailu eramangarriak
    2 proiektagailu eramangarriak
    3 pantaila eramangarriak
    IP Telefonoak

IKT BATZORDEA: 1. BATZARRA

IKT BATZORDEA

1.BATZARRA: 08-02-15

GAI ORDENA:

1. BATZARKIDEEN AURKEZPENA

Burdinibarra BHI-ko IKT Dinamizatzaileak urtarrilarenn zehar irakasle batzuei IKT Batzordean parte hartzea proposatu zien eta baietza eman ondoren 1.batzarraren prestakuntzari ekin zion. Batzorde honetan parte hartzeko erabilitako irizpideak hauexe izan dira:

· IKT koordinatzaileak
· Informatika irakasleak
· Klasean teknologia berriak erabiltzen dituzten irakasleak

Hala geratu da osaturik BURDINIBARRA BHI-ko IKT BATZORDEA:

IKT DINAMIZATZAILEA:

Mª TERESA GONZÁLEZ CALVO
PREMIA ARDURADUNA:

JOSE ANTONIO DEL CURA PÉREZ
INFORMATIKA IRAKASLEA:

ITZIAR GOITIA GABIOLA
JESÚS CORTAZAR LEON
JOSE FRANCISCO SAEZ MONTALBAN
IRAKASLEAK:

IRATXE CABREJAS LLAGUNO
PILAR VILLEGAS RODRÍGUEZ
SUSANA GUMUCIO IÑIGUEZ DE ONZOÑO

2. IKASTETXEAREN GAINAZALEKO DIAGNOSIA

Dinamizatzaileak ikastexearen diagnosia 5 ataletan egin ditut, formakuntza jasotzen zuen bitartean, eta ondoko erakarpenean egongo da islatuta egindako proposamena bai ikasturte honetako bai hiru urte barrurako.

Azaldu ostean parte-hartzaileen proposamenak jasotzen ditu:

. Eskatu zuzendaritzari beste intentsitate ertaineko informatika gela (PD+Proiektagailu+ordenagailu) Marrazketa gelan eta hala bere erabilera ere gehituko dugu .
· Ikastetxeko Mediateka egiten hastea (ekainerako mintegi guztiko materialaren informazioa bilduko dugu eta material osoa leku batean egoteko proposatuko dugu)
· Adostu Informatika gelak erabiltzeko arauak eta txantiloia prestatu.


3. IRAKASLEON PROFILAK

Dinamizatzaileak entzundako azken zurrumurruak esaten ditut:
Epe labur batean Delegaritzak hasiko da eskatzen IKT profilak bai ikastetxetan bai irakasleontzat. ISEI enpresa izango da ebaluaketa egingo duena.
Mementuz ez dakigu ezer ziur, baina ditudan informazio eskasa bigarren eranskinean dator.

4. GALDE-ERANTZUNAK- IRADOKIZUNAK

· 2.puntuan jarritako proposamenak
· IKT blogean jartzea ikastetxeko duen azpiegitura irakasleok ezagutarazteko.


Trapagaran-ean, 2008ko Otsailaren 15-ean

2008-02-13

CÓMO ELABORAR UNA WEBQUEST!

EDUTIC-WQ:!CÓMO ELABORAR UNA WEBQUEST!



Web Quest honen bidez, Web-Quest bat nola egiten den ikasiko duzue. Goian duzuen esteka jo eta ekin lanari. ANIMOA

Hurrengo estekan adibide pilo aurkituko dituzue eta ez ahaztu, beste blogean ikasgai bakoitzeko adibideak ere aurkituko dituzuela:

http://www.xtec.es/~cbarba1/portalsWQ.htm

Hurrengo ekarpen batean jarriko dut mikroikastaro bat, behin Web-Quest-a eginda, Elkarrekin plataformak eskeintzen duen posibilitatea Web-Quest-a egiteko.

Agur eta ongi ibili

2008-02-01

INTERNET: NABIGATZAILEAK

1. Kontzeptua


Web-orrien informazioa html hizkuntzaz idatzia dago, hau ikusteko programa bat beharrezkoa da. Programa hori nabigatzailea da. Beraz, nabigatzaile bat web orrien informazioa ikusteko programa da. Horren bidez testu, irudi, soinu, bideo, animazio eta abarrak dituen orriak ikusteaz gain, horiek eskuratzeko aukera dugu. Hau da, nabigatzailearen bidez, badugu kopiatzerik edozein elementu multimedia eta fitxategiak gure ordenagailuan.


2. Internet Explorer eta Firefox nabigatzaileak



Nabigatzaile batzuk (Explorer, Nestcape...) izan arren, ezagunena Microsoft Internet Explorer da. Hala ere, 2005ean lehiakide indartsu bat sortu zaio IExplorer-ari, Firefox, Mozilla erakundearen nabigatzailea. Erakunde hau kodigo irekiaren filosofian kokatzen da eta ez enpresarenean.
Firefox nabigatzaile modernoa da eta ezaugarri oso interesgarriak ditu. Adibidez, hain deserosoak diren pop-ups edo leiho gainerakorren blokeatzailea edukitzea. Gainera, ireki daitezke leiho berean web orrialde berriak solapak erabiliz. Firefox-en goialdean eta eskuinean integratuta daude bilatzaile erabilienak: Google, Yahoo, etab. Horrez gain, Googleko barra txertatu daiteke.
Nabigatzaileak, noizean behin, eguneratu egiten dira tresna berrituak eskaintzen. Beraz, azkeneko bertsioak erabiltzea komeni da. Bertsio zahar bat baldin badugu, arazoak izan ditzakegu zenbait leku bisitatzerakoan: menuren bat ez irekitzea, animazioak ondo ez funtzionatzea… Momentuz, doan eta eskuratzeko errazak dira.
Azkeneko bertsioak deskargatzeko helbide hauetan egin dezakezu:
Microsoft Internet Explorer:
http://www.microsoft.com/spain/windows/ie/default.mspx
Mozilla Firefox:
http://www.mozilla-europe.org/eu/ (euskarazko bertsioa)

Nabigatzaileak ordenagailuan instalatzea erraza da, prozesua automatikoa eta bideratua izaten baita. Laguntzaileak adierazten dituen pausoak jarraitzea besterik ez da egin behar.
Nabigatzailea instalatuta dugunean, Hasiera > Programak-tik martxan jartzen da, baita mahaigaineko bere ikonotik edo tresna-barratik ere.

Nabigatzaileen leihoa 3 zatitan banatuta dago:



  • Tresna barra: goialdean dago. Hemen, menuak, botoiak eta web-helbidea idazteko lerro edo kutxa daude.


  • Web dokumentua ikusteko zati nagusia. Erdialdean dago.


  • Egoera-barra: behealdean. Nabigatzailearen jarduera adierazten digu.



Adibidez, Firefox nabigatzailea irekitzean honako hau ikus dezakegu:




I Explorer nabigatzailean berdintsu ikusiko dugu.
Internet Explorer eta Firefox nabigatzaileak konparatzen baditugu, itxura antzekoa dutela ohartuko gara. Tresna barrako ikonoak eta tresnak ez dira oso desberdinak, ondoko taulak adierazten ditu horien xehetasunak:




MIKROIKASTAROAK

Etiketa honen barruan mikroikastaroak jarriko ditut, titulo barran agertuko den lehenengo hitza zein aspektuari dagokion (Internet, Word, Nero, ...) idatziko dut eta gero enuntziatu orokorra.
Hurrengo ekarpena irakurtzean hobeto ulertuko duzue. (Hala espero dut).
Oharra: zuentzako lagungarri izatea espero dut.

2008-01-10

Blogetan parte hartzeko jarraibideak. 3. ATALA

Kaixo lagunok
Ikastaroan gure ikastetxeko blog pare bat jarri nuen, bata erabiltzen dut internetetik ikusitako hezkuntza errekurtsoak jartzeko bai orokorrak direnak bai irakasgaienak.
Parte hartu nahi baduzue hala egin beharko duzue:
1. Sartu blogean:
http://www.arbeladigitala.blogspot.com/ edo
http://www.burdinibarraikt.blogspot.com

2. Goian eskumaldean `acceder` esteka ikusiko duzue JO
3. Idatzi:
Erabiltzailearen izena: arbeladigitala2006@yahoo.es
Psahitza: burdinibarra
4. Egin zuen ekarpena ondoko jarraibideak kontuan izanik
.Ekarpenaren egilea: [Jarri izen-abizenak eta ikastetxearen izena]
Ikasgaia: [Zein ikasgaiari dagokio materiala]
Maila: [Zein mailari dagokion materiala]
Hizkuntza: [Zein hizkuntzetan dago materiala]
Material mota: [webquest, web gunea, bloga,...]
Materialaren egilearen izena: [uste dut hau ezinbestekoa dela egilearen begirunea adierzteko]
Helbide elektronikoa: [esteka bat jarri materiala ikusteko]
Beno interesatuta bazaudete animoa eta parte hartu

Agur eta ongi ibili.