2008-11-21

DIAGNOSTIKO EBALUAZIOA

Diagnostiko Ebaluazioaren prozesua martxan dago.
IVEI-ISEI web orrian gai honi buruz gune berri bat zabaldu dute prozesu honi buruzko informazio guztia batzeko. Hor topa ditzakezue behin-behineko agindua, oso interesgarria den Ebaluazio Diagnostikoa zer den eta 25 oinarrizko galdera informazio txosten bat, informazio triptikoa eta abendutik aurrera (¿?) item liberatuak.
Hona hemen aurkezpen bi: Alde batetik B06 Berritzeguneko aurkezpena eta bestetik beste berritzegune batekoa:

2008-11-06

IKASTUBE


Informazioa Ikastube.com irakaskuntzarako bideo bilduma da. Beraz, bertan topatuko dituzuen bideoek helburu didaktikoa dute. Irakasleek zein ikasleek egindakoak, bai unibertsitate mailan, baita eskola eta institutu mailan ere.

Ikastube.com 2007ko abenduaren 1ean sortu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka J. Palazio irakasleak. Espero dezagun probetxuzko ikusentzunezko materialak topa ditzazun, ikusiz ikastea efektiboagoa baita. Euskal Herriko ikastetxe edo ikastola bateko arduraduna bazara eta interesa baldin badaukazu ikusentzunezko ekaiak Ikastube.com bideotegian sartzeko, jarri harremanetan gure ikerkuntza taldearekin eta lagundu egingo dizugu nola edo hala. Pentsatu ikusentzunezko ekaiak edukitzeak banda zabaleraren eta disko gogorraren kontsumoa zeharo handitzen duela eta horrek Interneteko zerbitzari profesional baten mantenu gastuak sortzen dituela. Gure ikerkuntza taldekideak honakoak dira: Inmaculada Maiz, Carlos Castaño, Javier 'Malkavian' Ortega eta Gorka 'McPalas' Palazio. Talde honen kideak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako arduradunak diren Enrique Arce eta Angel Larrauri, Lamiako-Leioako Berritzegunekoak ere zuekin gara bideogintzan lehen urratsak ematen. Guztiok gaude zuei laguntzeko eta Hezkuntza 2.0 mugimendua sustatzeko. Zerbitzari honek GNU/Linux sistema eragilea dauka Apache, MySQL eta PHPrekin batera, hau da, LAMP teknologiaren menean dago.

PASATU IRAKASLE.NET-KO KONTUA BESTE POSTARA

Irakasle askok bi edo hiru korreo kontu ditugu eta zaila egiten zaigu denak begiratzen hastea web bidez, korreo bezero bakoitzaren kontuetan gogoratzeko egunero begiratzeko.
Hori dela eta askok korreo kontu bat izaten dugu, eta bertara bideratzen dira beste korreo kontuak.
Gure irakasle.net-ko kontua beste posta batean jartzeko ondorengo jarraibidea jarraitu beharko duzu:
IRAKASLE.NET kontuan ARAU bat sortu eta agindu nire irakasle.net kontura iritsitako mezuak bidaltzeko beste GMAIL kontura (edo beste batera); DERRIGORREZ ARAU hau EGITEKO INTERNET EXOLORER BIDEZ baliatu behar da, FIREFOX bidez ez da agertzen eta;

Azpiko grafikoan markatzen dira pausoak: ARAUAK // BERRIA // Arauari izena jarri // eta zein korreoetara bidali jasotako mezua; // Gorde kopia bat sarrera bandejan: markatzen bada irakasle.net kontua mezuaren kopia bat geratzen da; Markatu ezean mezua ez da geratzen sarrera bandejan;

Egilea: Gernika Berritzeguneko IKT aholkularia