2009-11-11

GAITASUN DIGITALAK KLASEAN LANTZEKO HAINBAT ADIBIDE


Hemen dituzue adibide erraz batzuk gure eskoletan gaitasun digitalak sartzeko:



  • Adierazi grafikoki bilatutako informazioa mapa kontzeptuala eraikiz. Horretarako cmap tools edo Free mind programak erabil ditzakezu. Ikasleek mapa egiterakoan lantzen duten edukinak hobeto asimilatuko dituzte, ikasteko estrategia batzuk landuko dituzte, informazioaren antolaketa eta analisia egingo dute (ikasi ikasten), hizkuntza mota ezberdinak erabiltzen dituzte. Ikusten duzuenez hainbat oinarrizko gaitasunak lantzen dira eta jarduera mota honekin, "cortar""pegar" albo batera uzten duzu.

  • Antolatu on-line eztabaida, klasean landutako gai bati buruzko eztabaida proposatu, adibidez Skype programa erabiliz, multikonferentzia baten bidez, edo antzeko programaren baten bitartez (DimDim)

  • Kudeatu ikastetxeko egunkari digitala.

  • Proposatu ataza digitalak informazioa bilatzeko Interneten: wikiak, webquestak, miniwebquestak

  • Sortu ipuin digitalak.

Proposamen hauek nola lantzen diren jakiteko irakurri gehiago



2009-11-10

TUBERADIO

Irrati bihurtu dute YOUTUBE. Askok eta askok musika entzuteko erabiltzen dute YOUTUBE, eta oraingo honetan erraztu egin nahi izan diete lana bideoak ikusteko aukera ere ematen duen irrati zerbitzu baten bitartez.
Ez da ezer instalatu behar eta guztiz doakoa da.
hementxe dituzue beste leku batzuk musika entzuteko:
www.tuberadio.fm
www.lastfm.es
www.spotify.com
www.yes.fm

2009-11-03

BIZKAIA.EU


Ekimen berritzaile honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko udalek posta elektronikoko kontu bat izateko aukera eman diete herritarrei. Erabilera pertsonalaz gain, izapideak bizkortzea eta Administrazioarekin harreman hobea izatea ditu helburu kontuak.
Aurrean duzun posta elektronikoko kontua doakoa da, eta prestazio altuak eta 5 GB-ko hasierako gaitasuna ditu; ez du publizitaterik egiten, eta euskaraz eta gaztelaniaz erabil daiteke. Gainera, gure lurraldearen domeinu adierazgarria (bizkaia.eu) duen helbide elektroniko bat izan dezakezu, Bizkaiko administrazio publikoen babesa izateak dakarren berme eta guzti.
Proposamen honen helburua da bizkaitarrek teknologia berriak erabil ditzaten sustatzea eta erraztea, Administrazioarekin harremanetan egoteko nahiz kontu pertsonaletarako erabil dezaketen tresna emanez.
Gorde http://www.bizkaia.eu/ helbidea Interneteko gogokoetan, eta hasi zure posta elektronikoa erabiltzen. Tresna horren bidez, administrazioen zerbitzuetan harpidetu ahal izango zara, eta, hori eginez gero, interesatzen zaizun informazioa bidaliko dizute zure postontzi elektronikora.
Nahi duzunean alda ditzakezu harpidetzak. Horretarako, sartu http://www.bizkaia.eu/ webgunera, eta hautatu aukera hauek: Aldatu nire kontuko informazioa - Kudeatu zure harpidetzak
Zerbitzu hori erabiltzean arazoren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan, 900 840 250 arretarako telefono-zenbakira deituz edo info@biscaytik.eu helbideko postontzira mezu bat bidaliz.
BiscayTIK proiektu estrategikoan sartuta dago posta elektronikoaren zerbitzu hau, eta, besteak beste, helburu hau du: Administrazioa herritarrei hurbiltzea komunikazio-kanal berri baten —Interneten— bidez, eta, hartara, bien arteko harremana bideratzea eta Bizkaia nazioarteko erreferentzia bihurtzea Administrazio Publikoan informazioaren teknologia eta ezagutza aplikatzeko.

Proiektu berritzaile honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, zoaz http://www.biscaytik.eu/ webgunera.