2010-03-20

INTERNET-ko BILATZAILEAK



Elebila, euskarazko bilatzailea 

Elebilak Bing bilatzailea erabiltzen du bilaketa motor gisa, eta bilaketa egiten denean euskarazko emaitzak ateratzen ditu soilik. Nahi izanez gero, frantsesezko edo gaztelerazko emaitzak atera ahal ditu, eta hizkuntza guztietan ere egiten du bilaketa, horrela aukeratuz gero. 

Elebilak, gainera, bilaketan ipinitako hitzaren edo hitzen sinonimoak erakusten ditu, sinonimo horien arabera ere bilatu ahal izateko. Hitzaren esanahia ere kontuan hartuko du; alegia, adjektibo, izen edo aditz gisa. 

Irudiak bilatzeko aukera ere ematen du. 
http://www.elebila.eu 
Bing, Microsoften bilatzailea 

Microsoftek beste bilatzaile bat atera zuen iazko ekainean: Bing. MSN eta Windows Live Microsoften aurreko bilatzaileak ordezkatu ditu Bingek. Bilatzaile honek Interneten webguneak bilatzeko aukera ematen du, baina, era berean, irudietan, bideoetan, erosketetan, albisteetan eta mapetan egin ahal dira bilaketak. Gainera, atal haietariko bakoitzean bilaketa ezaugarri bereziak zehaztu ahal dira; adibidez, irudiaren kolore nagusia zein nahi dugun eta tamaina, edo prezio tartea erosketetan. 

Bing bilatzailearen hobespenetan, nagusientzako edukiak iragaztea baimentzen du eta orrialdeko agertu behar den emaitza kopurua. 

Bing bilatzailearen itxura grafikoa ez da Google eta beste bilatzaileena bezain apala, eta egunero, munduko lekuren baten irudia du bilatzailearen atzealdean. 
http://www.bing.com 
Yahoo 

Munduko estatistiketan Googleren ostean agertzen da bilatzaile hau, baina tarte handiarekin. 2009ko uztailean Microsoftekin hitzarmena sinatu zuen, eta harrezkero Bing erabiltzen du bilaketa motor moduan, baina interfaze propioa du oraindik. Hitzarmenak hamar urteko iraupena du, eta haren xedea Googleri aurre egitea omen da. 

Bilatzaile honek ere webguneetan, irudietan, bideoetan, albisteetan eta erosketetan egin ditzake bilaketak, besteak beste. 

http://search.yahoo.com/ 

Beste bilatzaile batzuk 

Aipatutakoez aparte, beste bilatzaile asko daude sarean. Horien artean, All the Web (http://www.alltheweb.com), AOL (http://www.aol.com), ASK (http://www.ask.com), eta Altavista (http://www.altavista.com). Aurrekoekin alderatuta, nahiko erabilera kuota txikia daukate hauek, baina ez dira ahaztu behar. 

Specra: hainbat bilatzailetan batera bilatu 

Specrak Google, Yahoo eta Bing bilatzaileetan egiten du zehaztutako bilaketa, guztien emaitzak ateratzen ditu eta bilaketak bilatzaile bakoitzean duen posizioa ere adierazten du. Bilatzaile bakoitzari eman ahal zaio bere garrantzia, eta, horrela, bilatzaile bakoitzaren posizioa eta bakoitzari emandako lehentasuna kontuan hartuta ateratzen da zerrenda ordenatuta. Hori webgunearen azalean sartzen denean eskatu ahal zaio edo Open Control Panel aukeratik edozein momentutan. 

http://www.specra.com 

Bilatzaileen sailkapena Market Sharen 

Market Share-n argitaratu duten azken bilatzaileen sailkapenaren arabera, Google da erabiliena mundu osoan. Ostean Yahoo eta Bing daude, hurrenez hurren. Laugarren Baidu dago. Baidu txinatar hizkuntzazko bilatzaile bat da eta Pekinen du egoitza. Bilatzaile horren ezaugarri nagusietarikoa da mp3, wma eta halako audio fitxategiak bilatzeko aukera ematen duela. Hori horrela da txinatar estatuaren legeak zabalagoak direlako Interneten argitaratzen den musikarekin munduko beste estatu batzuenak baino. Bosgarren AOL dago, haren ostean Altavista, eta azken posizioetan, Excite, All the Web eta Lycos. 

http://marketshare.hitslink.com/search-engine-market-share.aspx?qprid=4

No hay comentarios: