2010-03-06

POSTA ELEKTRONIKOA


Iturria: Jabi Asurmendi Sainz / Berria Egunkaria


Webgune arakatzaileekin batera, Internet zerbitzurik erabilenetarikoa POSTA ELEKTRONIKOA da. Mezu elektronikoak hainbat eratan idatzi eta irakur daitezke, sakelako telefonotik, webgune batetik nabigatzaile baten bitartez (WEBMAIL deitzen da) edo ordenagailuaren mahaigaineko aplikazio batekin. Posta elektronikoa izenarekin baino gehiago, munduan zehar ezagunagoa da anglosaxoniar hitzarekin: E-MAIL. Eta ikurrik ospetsuena @ da, a bildua, ingelesez at hitzetik datorrena.

POSTA PROTOKOLOAK EDO ZERBITZUAK

Posta elektronikorako protokolo izenak bere kontua konfiguratu behar izan duen erabiltzailearentzat ezagunak egingo dira noizbait posta elektronikoa irakurtzeko eta idazteko aplikazio batean. izan ere, konfiguratzean galdetu ohi da ea IMAP edo POP3 kontua konfiguratukondugun; eta POP3 sarrera zerbitzaria, SMTP irteera zerbitzaria eta halako kontzeptuak agertzen dira.
SMTP IRTEERA ZERBITZARIA

SMTP irteera zerbitzaria da alegia, posta elektronikoak bidaltzeko erabiltzen den protokoloa edo zerbitzua. Izena SIMPLE MAIL TRANSFER PROTOCOL hitzetatik datorkio, posta transferentzia protokolo sinplea, alegia.

POP3 SARRERA ZERBITZARIA

POP3 sarrera zerbitzaria da, alegia, posta elektronikoak jasotzeko erabiltzen den protokoloa edo zerbitzua. izena POST OFFICE PROTOCOL hitzetatik dator, posta bulego protokoloa, alegia.

IMAP

IMAP INTERNET MESSAGE ACCESS PROTOCOL hitzen sigla da. Protokolo honek modua ematen du jasotako posta elektronikoa zuzenean zerbitzaritik kudeatzeko. Hau da, jasotako posta karpetetan antolatzea edo irakurrita dagoela markatzea ahalbidetzen du, baina ez norberaren ordenagailuan, baizik eta zerbitzarian. Horrek ekartzen duen abantaila mugikortasuna da. IMAP posta kontu bat konfiguratu daiteke hainbat ordenagailutan, etxeko ordenagailuan, ordenagailu eramangarrian, bulegoko ordenagailuan. Eta bakoitzean egindako aldaketak ez direnez lokalki egiten, zerbitzarian baizik, beste ordenagailu batean posta kontu hori erabiliz gero, beste ordenagailuetan egindako aldaketak ere ikusiko dira, zerbitzaritik irakurtzen direlako. Beraz, oso egokiak dira, mugikortasun handia behar duten erabiltzaileentzat. Are gehiago erakunde edo elkarte baten posta kontua bada, elkarte edo erakundeko hainabt pertsona ere sartu ahal baitira, hainbat ordenagailutatik. Orduan mezu bat batek irakurtzen badu, edo erantzuten badu, edo karpeta batean sailkatzen badu, besteek ikusiko dituzte aldaketa horiek guztiak.

POSTA ZERBITZU DOAKOAK

Badaude hainbat gune posta kontu doakoak eskaintzen dituztenak; oso ezagunak badira ere hemen aipatuko ditugu horietariko batzuk.
Microsoften posta zerbitzu doakoak HOTMAIL du izena, eta web gune honetan (estekan) eskura daiteke. Horrek webmail-a baino ez du eskaintzen; berez, ez du eskaintzen POP3, SMTP edo IMAP mahaigaineko aplikazio batean konfiguratzeko aukera. Norberaren postontzirako espazioa handitzen joaten da denbora pasa ahala.
Googleren GMAIL zerbitzua euskaraz dago; webmail zerbitzua eskaintzaeaz gain, POP3 eta SMTP protokoloak zein IMAP konfiguratzea ahalbidetzen du mahaigaineko aplikazio batean. Norberak duen postontziaren espazioa handitzen doa denbora pasa ahala.
Euskalerria.org zerbitzuan euskara hutsez eskaintzen dira posta elektroniko kontu doakoak, eta webmail-a eskaintzeaz gain POP3 eta SMTP konfiguratzea baimentzen du, mahaigaineko aplikazio batetik.
Beste batzuk ere badaude, adibidez, Yahoo-ren posta zerbitzua eta GMX

No hay comentarios: